Une hunkigarriak Ola sagardotegiaren txotx irekieran

Joan den igandean, urtarrilaren 19an, une hunkigarriak bizi zituzten Ola sagardotegian. Izan ere, Irungo sagardotegiak 25 urte betetzen dituen honetan, argi zegoen txotx irekiera ez zela edonolakoa izango. Aurreikusitakoa bete eta bengoetxeatarrek nekez ahaztuko dituen uneak bizi ziren Iñaki Bengoetxeak bere alaba Eiderri txotx egiteko giltza eman zionean, sagardotegiaren lekukoa pasaz. Ez ziren izan horiek, ordea, momentu berezi bakarrak. Izan […]